60 lines
2.8 KiB
Plaintext
60 lines
2.8 KiB
Plaintext
WINMERGE
|
|
|
|
WinMerge Windowserako Iturri Irekiko alderaketa eta batuketa tresna bat da.
|
|
WinMergek bi agiritegi eta bi agiri alderatu ditzake, ezberdintasunak ulertzeko
|
|
eta kudeatzeko erraza den ikus idazki heuskarrian aurkeztuz.
|
|
WinMergek kanpoko ezberdintze/batze tresna bezala erabili daiteke edo aplikazio aske bezala.
|
|
|
|
WinMerge oso lagungarria da alderaketak, aldiberetzeak eta batuketak ahalik eta errazen eta erabilgarrien egiteko.
|
|
Programazio hizkuntza ugari eta beste agiri heuskarriak joskera-nabarmenduak dira.
|
|
|
|
WinMergeren azken bertsioa eta WinMerge argibideak eskuragarri daude hemen:
|
|
http://winmerge.org/.
|
|
|
|
Hasiera Azkarra
|
|
===========
|
|
WinMerge ezarri ondorengo ohinarrizko eragiketak nola egin jakiteko, klikatu
|
|
Laguntza>WinMerge Laguntza eta nabigatu Hasiera Azkarra gaian. Edo, joan Webgune
|
|
bertsio honetara: http://manual.winmerge.org/QuickStart.html.
|
|
|
|
WinMerge Laguntza
|
|
=============
|
|
WinMerge Laguntza ordenagailuan ezartzen da Microsoft HTML Laguntza agiri bezala, WinMerge.chm,
|
|
WinMerge ezartzen duzunean. Laguntza irekitzeko, klikatu Laguntza>WinMerge Laguntza edo sakatu F1
|
|
WinMerge leihoan. Komando lerroan, ekin WinMerge exekutagarriari /? laguntza giltzarekin.
|
|
|
|
WinMerge Laguntzaren HTML bertsioa hemen ere bilatu dezakezu:
|
|
http://manual.winmerge.org/.
|
|
|
|
Agiri Sostengua
|
|
===============
|
|
WinMergek 7-Zip (http://www.7-zip.org) Iturri Irekiko agiri tresna erabiltzen du
|
|
agiri sostengua agiritegiratzeko. 7-Zip aplikazioa ezartzea gomendatzen dugu
|
|
jeitsiz eta abiaraziz 7-Zip plugin ezartzailea hemendik:
|
|
http://winmerge.org/downloads/.
|
|
|
|
Ezin baduzu 7-Zip tresna ezarri zerbaitengaitik, 7-zip plugin ezartzailea
|
|
erabili dezakezu agiri sostengurako beharrezkoak diren agiriak bakarrik ezarriz.
|
|
Ikusi Laguntza gaia, "7-Zip eta agiri sostengua" xehetasunetarako.
|
|
|
|
WinMerge Sostengua
|
|
================
|
|
Galderarik edo iradokizunik WinMergeri buruz? Hasteko toki on bat WinMerge
|
|
herkidego boletina da: http://forums.winmerge.org/. Garatzaileek sarri irakurtzen
|
|
eta erantzuten dizkiete galderei bi eztabaidaguneetan. Erabili Ireki Eztabaida gunea
|
|
WinMergeri buruzko galdera orokorrak egiteko. Erabili Garatzaile eztabaidagunea
|
|
WinMergeren garapenari buruzko galderentzat.
|
|
|
|
Akatsak eta Eginkizun Eskabideak
|
|
=========================
|
|
Gairen bat konpondu gabe badago WinMerge eztabaidagunetan, egiaztatu egitasmo
|
|
aztarnariak hona joz: http://project.winmerge.org/, eta klikatu Aztarnarien menuko
|
|
loturan, Akatsak eta Eginkizun Eskabideak, non gaiak bilatu edo aurkeztu ahal izango dituzun.
|
|
|
|
Akats bat aurkezten baduzu, mesedez barneratu WinMerge bertsio zenbakia zure jakinarazpenean.
|
|
Ohar itxurapen bat sortu dezakezu klikatuz Laguntza>Itxurapena.
|
|
Mesedez jaso itxurapen ohar-agiria akats jakinarazpenean; argibide oso erabilgarriak ditu garatzaileentzat.
|
|
|
|
|
|
- WinMerge Garatzaileak
|